220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abuztuaren 10ean, 2020ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Hala, bada, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 91.592,21 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 93.324,11 euro.

3.–Finantza-gastuak: 8.177,27 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 61.950,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 18.600,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 17.918,01 euro.

Gastuak, guztira: 291.561,60 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 112.100,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.650,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 129.031,83 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 81.104,70 euro.

7.–Kapital transferentziak: 1.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 346.486,53 euro.

Anuen, 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2010717