220. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea
eta haren lanpostua esleitzea (D maila)

Alkatetzaren abenduaren 16ko 2166/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen zerbitzu anitzetako enplegatu izateko D mailako lanpostu bat oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia (2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 28koa). Kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin bat etorriz, eta betetzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa, Tuterako Udalak.

Alkatetzaren irailaren 14ko 1285/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zen izendapena eta lanpostuaren esleipena, Tuterako Udalaren plantilla organikoan 0513D07604 kodea duen lanpostuarena, honako honetan ezarritakoaren arabera:

Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Esleitzea Francisco Javier Fernández Vázquezi zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostua (D maila/taldearekin parekatua), Tuterako Udalaren plantilla organikoan 0513D07604 kodea duena, oposizioaldia gainditu baitu deialdi honen 6.2. apartatuan ezarritakoaren arabera. Hiriaren Sustapena Kirolak Alorrari atxikia dago lanpostua.

Bigarrena.–Alkatetzaren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Behar diren aldaketak sartzea udalaren plantilla organikoan, deialdi honetako lanpostuen atxikipen maila behar bezala islatzeko.

Tuteran, 2020ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2010622