214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, 30 udaltzain lanpostu betetzeko. Izendapena eta borondatezko eszedentzia ematea

Ikusirik Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenak, non baietsi baitziren Miguel Antonio D’Entremont Jiménez, Raúl López Magaña, Ion Arregui Ramos, Javier Cueva Viedma, César Quintana Nieto Marquez, Ruben Diaz Peña eta Alvaro Paniagua Mateo izangaiek Polizia kidegoan sartzeko Oinarrizko Ikastaroa baliozkotze aldera egindako eskaerak, eta ikusirik hala Iruñeko Udaltzaingorako 30 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko -2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ekoan, argitaratua- kalifikazio-epaimahaiaren akta nola D’Entremont Jiménez, López Magaña, Arregui Ramos, Cueva Viedma, Quintana Nieto Marquez, Diaz Peña eta Paniagua Mateo izangaiek egindako eskaerak, izendatuak izan eta borondatezko eszedentzia aitortze aldera, honako hau erabakitzen da:

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2020ko irailaren 14an honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udaltzain izendatzea honako hauek:

MIGUEL ANTONIO D’ENTREMONT JIMÉNEZ

RAÚL LÓPEZ MAGAÑA

ION ARREGUI RAMOS

JAVIER CUEVA VIEDMA

CÉSAR QUINTANA NIETO MARQUEZ

RUBEN DIAZ PEÑA

ALVARO PANIAGUA MATEO

Funtzionario hauen lanpostuen jabetzea indarrean jarriko da honako erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunean, eta, jarraian, borondatezko eszedentzia-egoera aitortuko zaie, funtzionarioak diren Administrazioetan zerbitzuak ematen jarrai dezaten.

Iruñean, 2020ko irailaren 14an.–Tokiko Gobernu Batzordeko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2010706