214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2020rako tasak eta zerga-tasak

Petilla Aragoiko Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.

Onespenaren erabakia 2020ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11n. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onesten da tasa eta zerga-tasetan egin aldaketa, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Petilla Aragoin, 2020ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

2020RAKO TASAK ETA ZERGA-TASAK

A.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen direnak:

A.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,30 karga-tasa ezartzea.

A.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,30 karga-tasa ezartzea.

B.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergarako (EIOZ), %2,50 karga-tasa ezartzea.

C.–Aplikazio portzentaje hauek onestea Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako:

Karga-tasa: %20, beheragoko indizeak aplikatzetik heldu den zerga-oinarriaren gainean:

–5 urte bitarteko aldia: 3,3.

–10 urte bitarteko aldia 3,2.

–15 urte bitarteko aldia: 3,1.

–20 urte bitarteko aldia: 3,1.

D.–Egungo indize-eskala ezartzea 2020rako ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei aplikatzeko: 1,4 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

E.–Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

Ur-horniduraren tasa:

ETXEKOA,
GUTXIENEKOA

0,00 eta 18,00 m³ artean

10,780 euro urtean

18,01 m³ baino gehiago

0,600 euro/m³

GARAJEETAKO URA

0,00 eta 18,00 m³ artean

10,780 euro urtean

18,01 m³ baino gehiago

0,715 euro/m³

F.–Saneamendu kuotaren zenbatekoa NILSAk ezarriko du ekitaldi bakoitzean.

Iragarkiaren kodea: L2010216