2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2020ko ekitaldiko aurrekontuko 2/2020 aldaketaren hasierako onespenari buruzko iragarkia argitaratu ondoren (2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa), iragan da jendaurrean egoteko 15 egun balioduneko epea, eta ez da aurkeztu haren aurkako erreklamaziorik; hala, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.
Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 214. artikuluan, 202.3 artikuluari dagokionez, ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako 2/2020 aldaketa, 2020ko aurrekontuan egitekoa.
Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketaren laburpena:
–Kreditu-gehigarria.
6. kapitulua: 108.775,78 euro.
Finantzaketa:
8. kapitulua: 108.775,78 euro.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Goizuetan, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2010553