214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzak, 2020ko irailaren 2an emandako 2020-0093 Ebazpenaren bidez, ondotik ematen den ebazpena onetsi zuen. Hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen zatia:

“Ikusirik alkateordeei dagokiela alkatea haren egiteko guztietan ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

Ikusirik alkatea udalerritik kanpo egonen dela bi hilabetez gutxi gorabehera.

Horrenbestez, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Virginia Ruiz Peren esku uztea alkateari dagozkion eginkizun guztiak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarri bezala, alkatea udalerritik kanpo egonen den 2 hilabetean, gutxi gorabehera.

Bigarrena.–Eskuordetzeak bere ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, baita administrazio prozedurak hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Hirugarrena.–Organo eskuordetuak egiten duen kudeaketaren eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, aurreikusten den bezala Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2 568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, organo ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen honetan ezarri ez den guztian zuzenean aplikatuko da agintzen dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez), ordezkaritza dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.”

Garinoainen, 2020ko irailaren 8an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2010299