214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

1-5/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia 2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

“Narbarteko Kontzejuarentzako dirulaguntza” finantzatzeko kreditu-gehigarria, 18.043 euro, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko dena.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

“Oieregiko Kontzejuarentzako dirulaguntza” finantzatzeko kreditu-gehigarria, 4.393 euro, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko dena.

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Diru-sarrera bidezko kreditua

1612/2130001 zenbakiko partida sortzea “Ondasun eta eskubideen udal inbentarioa eguneratzea”, Nafarroako Gobernuaren 320/2020 dirulaguntzatik heldu diren diru-sarreretatik sortutako kredituaren bidez finantzatua, 1.229,97 euro.

4/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

“Ondasun eta eskubideen udal inbentarioa eguneratzea” finantzatzeko kreditu-gehigarria, 1.229,97 euro, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko dena.

5/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

“Ur-horniduran izandako matxurak” eragindako gastua finantzatzeko aparteko kreditua, 5.671 euro, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Bertizaranan, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2010508