214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

  • 34200 1310003 partida: 6.600,00 euro.
  • 2110 1600003 partida: 2.290,00 euro.

Guztira: 8.890,00 euro.

Honela finantzatuko dira:

  • 45110 partida: 4.900,00 euro.
  • 87000 partida: 3.990,00 euro.

Guztira: 8.890,00 euro.

Bargotan, 2020ko irailaren 10ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2010485