212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntuala, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), 1. poligonoko 80. lurzatirako, Maiatzaren Biaren kaleko 3an. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-20 (7/CU).

“Jendaurreko epea iragan baita aldaketa puntualerako dokumentua, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), katastroko 1. poligonoko 80. lurzatirako, Maiatzaren Biaren kaleko 3an, hasiera batez onetsi ondotik (JOB 25-05-2020 5/US) alegaziorik aurkeztu gabe, eta ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2020ko abuztuaren 25ekoa,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea aldaketa puntualerako dokumentua, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), katastroko 1. poligonoko 80. lurzatirako, Maiatzaren Biaren kaleko 3an, José Javier García Beroizek sustatua. Horren helburua da salbuespen bat jasotzea higiezinaren hirigintza-araudi partikularrean (hirigintza fitxan), hau da, sustapen bateko etxebizitza kopuruaren gehienez ere % 40k bizitzeko moduko 2 pieza izatea.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea José Javier García Beroizi.”

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010515