2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, 292 oinarrizko unitatean (XV. unitate integratuko ZOR-1 jarduketa unitatea, Santa María la Real-Maristen ikastetxea). Behin betiko onespena. Onetsitako araudia
Kontuan harturik 82E/2020 Foru Agindua, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Iruñeko Udal Planean aldaketa egituratzailea 292 oinarrizko unitatean (XV. unitate integratuko ZOR-1 jarduketa unitatea, Santa María la Real-Maristen ikastetxea).
Iruñeko Udalak, 2020ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 03-SEP-20 (8/CU).
“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
ERABAKITZEN DA:
1. Jakintzat ematea 82E/2020 Foru Agindua, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Iruñeko Udal Planean aldaketa egituratzailea 292 oinarrizko unitatean (XV. unitate integratuko ZOR-1 jarduketa unitatea, Santa María la Real-Maristen ikastetxea). Iberiar Probintziako Anaia Maristen Institutuak sustatu du.
2. Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”
Iruñean, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
ERANSKINA
Udal Plan Orokorra (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2010315