210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-A-109

Agapito Anocíbar Galarzak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ur-ibilgua: Ubagua ibaia.

Hargunearen udalerria: Gesalatz (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (586839, 4733851), proiekzio-eremua: 30.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Gesalazko 9. poligonoko 171. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,019.

Gehieneko bolumena urtean: 170 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Ubagua ibaitik, eskuinaldetik, motoponpa baten bidez, 1,66 l/s-ko uneko gehieneko emaria. Motoponpak ura bulkatuko du m³ bateko biltegi bateraino, zeina eramanen baita ureztatu beharreko lursailera. Barneko erregulazioa ere izanen du, 4 m³-ko zisterna batekin, 2 m³-ko beste batekin eta plastikozko m³ banako 14 biltegirekin. Ura uztailetik urrira bitarte hartuko da, 0,2735 hektareako olibadia ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976 711 000 telefonoan edo informacionalciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2010122