210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

15D/2020 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita gordailutu dela “Tele-Taxi San Fermín” izeneko enpresaburuen elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000287; lehengo gordailu zenbakia: 31/190).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Francisco José Asín Pérez jaunak egin zuen, 31/2020/000036 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2020/08/06an. Zuzenketa 2020/08/07an egin zen.

2020ko uztailaren 16an egindako Batzar Nagusian erabaki zen elkarte horren estatutuen 4. artikulua aldatzea, n) atala gehitzeko.

Ziurtagiria, 2020ko uztailaren 22an datatua, Juan José Echeverría Jiménez jaunak sinatu du, idazkari gisa, eta Francisco José Asín Pérez lehendakari jaunak ontzat emana dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko da Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko abuztuaren 25ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2009913