210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

63/2020 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez inskribatzen baitira Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa partziala eta Gobernu Batzordearen osaera berria Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

Otsailaren 22ko 1/2005 Foru Legearen bidez sortu zen Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofiziala. Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 366/2005 Ebazpenaren bidez inskribatu zen elkargo ofizial hori Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, erregistroko 15 zenbakiarekin.

2019ko maiatzaren 8an, Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialak eskaera egin zuen bere estatutuen aldaketa partziala inskribatzeko.

2019ko uztailaren 25ean, abuztuaren 12an eta azaroaren 21ean egindako zuzenketa-errekerimenduei erantzun ondoren, dagoen dokumentazioa aztertu da eta egiaztatu da ezen organo eskudunak, hots, Ezohiko Batzar Nagusiak, onetsi zuela estatutuen aldaketa horretarako egindako bilkuretan (2019ko apirilaren 13an, 2019ko urriaren 25ean eta, azkenik, 2020ko otsailaren 29an), eta elkargoaren estatutuetan ezarritako prozedurari jarraikiz egin zela; hala frogatzen da elkargoko idazkariak, lehendakariak ontzat eman ondoren, emandako ziurtagirian.

Orobat, egiaztatu da bat datozela Batzar Nagusiak onartutako estatutu-aldaketak indarrean dagoen legeriarekin. Zehazki, estatutu horiek, aldaketak egin ondoren, betetzen dituzte honako hauetan xedatutako eskakizunak: apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legea, Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzkoa; hura garatzeko Erregelamendua, abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuak onetsia; eta abenduaren 22ko 25/2009 Legea, zeinaren bidez aldatzen baitira zenbait lege, zerbitzuen jardueretara libreki iristeko eta gauzatzeko Legeari egokitzeko.

Gaur egungo Gobernu Batzordeari dagokionez, aho batez aukeratu zuten Elkargoko Batzar Nagusian bertaratutakoek eta ordezkatutakoek, 2017ko martxoaren 11n. Hala ageri da elkargoko idazkariak, lehendakariak ontzat eman ondoren, 2020ko martxoaren 7an emandako ziurtagirian.

Horrenbestez, hauek dira gaur egungo Gobernu Batzordea osatzen duten kideak eta beren karguak:

–Lehendakaria: Ana Isabel Martínez Muñoz andrea.

–Lehendakariordea: Olaya Irene Maeztu García andrea.

–Idazkaria: Edurne Apestegui Egea andrea.

–Diruzaina: Garazi Urteaga Cebeiro andrea.

–Kideak: Nerea Arteaga Brieba andrea, Lorena Alonso Caballero andrea eta Rebeca Fernández Tobia andrea.

Aurkeztutako agirietan egiaztatzen da betetzen dela estatutuetan aurreikusitakoa Gobernu Batzordearen osaerari buruz.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta kontuan hartuta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Inskribatzea Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan. Haren testua ondoko eranskinean jaso da.

2. Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzea Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordearen osaera berria, ebazpen honen adierazpen zatian zehaztu bezala.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari eta Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialari, eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 7an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialaren estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2008918