210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Soberako lurzatiaren kalifikazioa, 3. poligonoko 1058. lurzatia. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik udal honetako Osoko Bilkurak 2020ko ekainaren 4an hartutako erabakia, zeinaren bitartez onetsi baitzen jendaurrean jartzea honako lurzati hau soberako lurzati deklaratzeko espedientea: Lizarrako hiri-lurreko ondasunen katastroko 3. poligonoko 1058. lurzatia, Udalaren titulartasunekoa, Lizarrako San Sebastián etorbideko 2-Cn dagoena. Espedientea Rafael Polo Ruizek sustatu du, lurzatia besterentzeko interesdunaren alde.

Kontuan hartuz espedientea jendaurrean egon dela 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 26an, iragarkia argitaratuta, bai eta udal honetako iragarki-taulan ere, eta hilabeteko epe horretan ez dela haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Bat etorriz adierazitakoarekin eta espedientean jasotako gainerako txosten eta dokumentuekin; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluetan ezarritako tramiteari jarraituz; Kontuen eta Ogasunaren Batzorde Bereziak 2020ko abuztuaren 31an emandako aldeko irizpenarekin, eta organo honi aipatutako 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluak esleitzen dion eskumena erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea honako lurzati hau soberako lurzati deklaratzeko espedientea: Lizarrako hiri-lurreko ondasunen katastroko 3. poligonoko 1058. lurzatia, Lizarrako San Sebastian etorbideko 2-Cn dagoena, Udalaren titulartasunekoa. Xedea da Rafael Polo Ruizi besterentzea, aurkeztutako eskaeran adierazi moduan.

2. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari eta Lizarrako Udaleko Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Hirigintzako alorrei, lurzatia besterentzeko espedientearekin jarraitu ahal izateko, eta erabakia igortzea espedientean interesdun gisa agertzen direnei.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta erabakia dagokion espedientean sartzea ere.

Lizarran, 2020ko irailaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2010260