2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Kudeaketarako mandatua, zenbait inbertsiotarako
Ergoienako Udalak, 2020ko irailaren 9an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Kontzejuek egindako kudeaketarako mandatua onartzea, honako inbertsio hauek gauzatzeko, lanek irauten duten eperako, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat.
Lizarragako Kontzejua | Mikrosareko eguzki-plakak, Lizarragan |
Dorraoko Kontzejua | Argiteri publikoko argien ordez, LED argiak jartzea, Dorraon. Pilotalekuko argien ordez, LED argiak jartzea, Dorraon. Aitona-amonen pasealekuan bi banku jartzea. |
Unanuko Kontzejua | Kontsultategiko leihoak aldatzea, Unanun Pilotalekuko argien ordez, LED argiak jartzea Unanun |
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako ondorioak sor ditzan.
3.–Erabaki hau Lizarragako, Dorraoko eta Unanuko kontzejuetara bidaltzea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak sor ditzan.
Lizarragan, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.
Iragarkiaren kodea: L2010492