210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udalaren ordenantza, Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2020ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2020ko irailaren 3an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2010154