210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2020-2021 aldirako ekonomia eta finantza plana. Onespena

Arroizko Udalak, 2020ko abuztuaren 21ean egin bilkura berezian, 2020-2021 ekitaldietarako ekonomia eta finantza plana onetsi zuen, aurrekontu-egonkortasuna eta gastuaren araua betetzeko, 2019ko aurrekontua likidatu ondotik.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2020ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2010226