210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Behin betiko onesten da 2020. urteko udal aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. Artikuluan xedatutakoarekin, ez baitu inork alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 6an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 182.700,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 18.600,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.500,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40.425,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 48.100,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 78.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 377.325,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 17.100,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 80.115,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak. 40.110,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 240.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 377.325,00 euro.

Aguilar Kodesen, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2008926