210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, Obra alorreko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Bete gabe deklaratzea

Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 25ean erabakita, Obra alorreko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Lanpostuak 116 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan. Oinarria horiek 2020ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 20an.

Deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoarekin bat, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak lehiaketa eman gabe gelditu dela dioen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurreikuspen horrekin bat, eta eskabiderik aurkeztu gabe iragan denez Berriozarko Udaleko Obra alorreko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostua lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian aurreikusitako epea, bidezkoa da aipatutako deialdia eman gabe uztea.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Xedapen zatian azaldutako arrazoiak direla medio, eman gabe uztea honako deialdi hau: Obra alorreko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, Berriozarko Udaleko plantilla organikoan 116. zenbakia duena, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2020ko ekainaren 25ean onetsi zuen Gobernu Batzarrak eta 2020ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea, eta sindikatu-ordezkaritzari igortzea.

Berriozarren, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2010276