208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

4/2020 erregistro-espedientea. Tramitera onartu diren kasazio autonomikoko errekurtsoen zerrenda

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut idazkaritza honetan bideratzen den 4/2020 espedientean, erabaki dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 2020ko lehenengo seihilekoan tramitera onartu diren kasazio autonomikoko errekurtsoen zerrenda.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 90.7 artikuluan ezarritakoarekin bat (7/2015 Lege Organikoak eman dion idazketaren arabera), erabaki da jendaurrean jartzea tramitera onartu diren kasazio autonomikoko errekurtsoen zerrenda, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarteko aldiari dagozkionak, laburki aipatuta interpretatuko diren arauak eta ebazteko programazioa.

Honako hauek osatzen dute zerrenda:

• 71/2020 errekurtsoa. 2020ko ekainaren 29ko Autoaren bidez onartua.

Interpretatuko diren arauak:

a) Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 17. artikulua eta bertan ezarritako lau urteko preskripzio epea aplikatu behar ote zaizkion urbanizazio kuotei, edo, hori ezean, legedi zibilean ezarritako preskripzio epea aplikatu behar ote den.

b) Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 18. artikuluaren hitzez hitzeko testua aplikaezina den, administrazio errekurtso bat edo administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jartzeak berekin dakarren preskripzio epearen etenaldia bakarrik aplikatzen ahal delako baldin eta eskatu eta onartu baldin bada prozeduren etenaldia.

c) Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 17. eta 18. artikuluak aztertu eta interpretatu beharreko arau juridikotzat hartzea, deusetan galarazi gabe, horiez gain, kasurako interesgarritzat jotzen den beste agindu juridikoren bat ere aztertzea.

• 458/2019 errekurtsoa. 2020ko martxoaren 12ko Autoaren bidez onartua.

Interpretatuko diren arauak:

a) Hauxe da kasazio interes objektiboa izan dezakeen kontua: Konstituzio Auzitegiaren 72/2017 Epaiaren hedadura zehaztea. Jakin nahi da epai horren barrenean sartzen ahal diren abenduko erreformaren aurreko hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazio guztiak, edo, bakar-bakarrik, ondare-gutxitzea izan dela egiaztatzen duten hirilurren eskualdaketak.

b) Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 175. artikulua eta horrekin bat datozenak hasiera batean interpretatu beharreko arau juridiko gisa identifikatzea, deusetan galarazi gabe ematen den epaiaren ondorioak hedatzea beste agindu juridiko batzuetara, errekurtsoan izandako eztabaidaren ondorioz beharrezkotzat jotzen bada.

• 414/2019 errekurtsoa. 2020ko martxoaren 13ko Autoaren bidez onartua.

Interpretatuko diren arauak:

a) Konstituzio Auzitegiaren 72/2017 Epaiaren hedadura zehaztea. Jakin nahi da epai horren barrenean sartzen ahal diren abenduko erreformaren aurreko hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazio guztiak, edo, bakar-bakarrik, lurren balio-gehikuntza ekarri ez duten hirilurren eskualdaketak, alderdi hori frogatzea zergapekoaren kontura izanik. Hasiera batean interpretatuko diren arauak: Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 175. artikulua eta horrekin bat datozenak.

• 394/2019 errekurtsoa. 2020ko otsailaren 27ko Autoaren bidez onartua.

Interpretatuko diren arauak:

a) Konstituzio Auzitegiaren 72/2017 Epaiaren hedadura zehaztea. Jakin nahi da epai horren barrenean sartzen ahal diren abenduko erreformaren aurreko hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazio guztiak, edo, bakar-bakarrik, ondare-gehikuntza ekarri duten hirilurren eskualdaketak. Hasiera batean interpretatuko diren arauak: Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 175. artikulua eta horrekin bat datozenak.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 90.7 artikuluan ezarritakoarekin bat (7/2015 Lege Organikoak eman dion idazketaren arabera), erabaki da jendaurrean jartzea tramitera onartu diren kasazio autonomikoko errekurtsoen zerrenda, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarteko aldiari dagozkionak, laburki aipatuta interpretatuko diren arauak eta ebazteko programazioa, eta honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2020ko irailaren 4an.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2010191