208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aparteko kredituaren espedientea 2020rako. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2020ko abuztuaren 12an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aparteko kredituaren espedientea, 14.285,72 eurokoa, “Orbaibarko Tokiko Agenda 21” jarduketen gastuei buru emateko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 14.285,72 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 14.285,72 euro.

Tafallan, 2020ko abuztuaren 16an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2010205