208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta alkateorde kargutik kentzea

Alkatetzak 2019ko ekainaren 18an eman 443/2019 Dekretuaren bidez, Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarreko kideak izendatu ziren, entitate honen kide anitzeko organo beharrezkoa baita.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.1 artikuluak zera xedatzen du: “Alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere, osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen dio Osoko Bilkurari”.

Hortaz, kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52.3 eta 46. artikuluetan eta Zizur Nagusiko Udalaren Erregelamendu Organikoaren 61. eta 95. artikuluetan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Álvarez Montero, Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarreko kidea, kargutik kentzea.

2. Javier Álvarez Monterori ohartaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uztean utzi egiten diola, baita ere, Zizur Nagusiko hirugarren alkateorde izateari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege beraren 52.4 artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat. Erabakiak izenpetu eta biharamunean izanen du indarra.

5. Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa bete beharrez deituko den bilkura berezian, jakinaren gainean egon dadin.

Zizur Nagusian, 2020ko irailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2010213