208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2020ko aurrekontuaren 10. aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko irailaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontu luzatutako 10. aurrenkontu-aldaketaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia eginen da irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontuei eta gastu publikoari buruzko alorretan garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Sarrigurenen, 2020ko irailaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2010301