208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 11an, 3/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, aldaketa behin betikotzat jo da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Kreditu-gehigarria gaitzea, 50.000,00 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan:

1721 6250000 Energia-aurrezpeneko inbertsioak: 50.000,00 euro.

Honako honen kargura finantzatuko da:

3200 6230000 Igerilekua, araudira egokitzea: 20.000,00 euro.

4508010 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 30.000,00 euro.

Uharte Arakilen, 2020ko irailaren 3an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2010145