208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdiaren aurka.

Suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko prozeduran, Unai Landa Arcelus jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdia onesten duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 16ko 758/2020 Ebazpenaren aurka (2020ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 18koa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2020ko irailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2010149