2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Murietako Udalak, 2020ko abuztuaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Murietan, 2020ko irailaren 4an.–Alkatea, Yurema Lana González.
Iragarkiaren kodea: L2010193