2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAONDOA
2020ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2020ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 4140 62100 | Inbertsioa bideen hobekuntzan | 25.300 |
Finantzaketa:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 25.300 |
3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditua sortzea diru-sarrera bidez
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 4140 62100 | Inbertsioa bideen hobekuntzan | 50.000 |
Finantzaketa:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1.7508002 | Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, 2019ko uholdeek eragindako kalteak | 50.000 |
Ardatzen, 2020ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L2010220