208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsita 5/2020 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria), 2020rako luzatutako aurrekontuan; hasiera batean onesteko erabakia argitaratuta, 2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11n, eta jendaurreko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatu aurrekontu-aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona haren laburpena kapituluka:

Kreditua goititzen duten gastu-kapituluak:

GASTUAK

ZENBATEKOA

I. KAPITULUA

379.456,62

II. KAPITULUA

16.000,00

IV. KAPITULUA

40.000,00

VI. KAPITULUA

33.000,00

GASTUAK, GUZTIRA

468.456,62

Goititzea diru-sarreren kapituluetan:

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

VIII. KAPITULUA - FINANTZA-AKTIBOAK (DIRUZAINTZAKO GERAKINA)

272.632,67

IX. KAPITULUA - FINANTZA-PASIBOAK

195.823,95

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

468.456,62

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratu ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2010243