208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Hiri-jarduketarako plan berezia UE 6 unitatean. AR2 banaketa eremua. Jarduera ekonomikoen hiri-lurzorua. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

a) Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, AR-2 banaketa eremuko UE 6 unitatean (jarduera ekonomikoen hiri-lurzorua). Sustatzailea Carcarko Udala da.

b) Espedientearen kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dezan, eta behin betiko onespena eta hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2020ko irailaren 3an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010184