208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2020ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko uztailaren 3an egin osoko bilkura arruntean eta zinegotzi guztiak ados zirela, hasiera batez onetsi zituen 7. eta 8. aldaketak Cabanillasko Udalaren 2019ko aurrekontu luzatuan. Iragarkia argitaratu zen 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an.

Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.4 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsi dira aldaketak. Hona hemen xehaturik:

7. aurrekontu-aldaketa. Ur-biltegiaren perimetroko zuhaixka-eremua.

2.571,49 euro, BEZa barne.

Aparteko kreditua. Diruzaintzako gerakina.

8. aurrekontu-aldaketa. Zangak eta kableak hilerritik hasita.

21.578,45 euro, BEZa barne.

Aparteko kreditua. Diruzaintzako gerakina.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 12.000 euro.

Cabanillasen, 2020ko abuztuaren 21ean.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2010206