208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Zuntz optikoa zabaltzeko plana

123/2020 Ebazpena, abuztuaren 31koa.

Ikusirik:

–Eskaera eta erantsitako dokumentazioa (sarrera erregistroko zenbakia: 335/2020, otsailaren 14koa), plan bat onesteko Buñuelgo udalerrian zuntz optikoko sarea zabaltzearren. Manuel Ederra Errok aurkeztu zuen, Adamo Telecom Iberia SAU ordezkatuz.

–Eskaera eta erantsitako dokumentazioa (sarrera erregistroko zenbakia: 745/2020, maiatzaren 26koa), plan bat onesteko Buñuelgo udalerrian zuntz optikoko sarea zabaltzearren. Carlos Lisarde Martinezek aurkeztu zuen, Telefonica de España SAU ordezkatuz.

–Eskaera eta erantsitako dokumentazioa (sarrera erregistroko zenbakia: 931/2020, ekainaren 30ekoa), plan bat onesteko Buñuelgo udalerrian zuntz optikoko sarea zabaltzearren. David Fernández Valverdek aurkeztu zuen, Orange España SAU ordezkatuz.

Ikusirik Udalaren zerbitzu teknikoek 2020ko uztailaren 22an egin aldeko txostena, aurreko hedapen planei buruzkoa.

Eta espedientea jendaurrean edukita hamabost eguneko epean, argitara eman ondoan 2020ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 6koan, inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Telekomunikazioari buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan xedatutakoarekin bat eta nire eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Behin betiko onestea Buñuelgo udalerrian zuntz optikoa zabaltzeko planak, Adamo Telecom Iberia SAU, Telefónica de España SAU eta Orange España SAU enpresek aurkeztu dituztenak.

Bigarrena.–Enpresa horiei adieraztea ezen, instalazioak egiteko, obra-lizentzia eskuratu behar dutela, eta Udalaren zerbitzu teknikoen txostenean jasotako determinazioak bete.

Hirugarrena.–Ebazpen hau enpresa interesdunei jakinaraztea, bidezkoak diren errekurtsoak adierazita, aipatutako txostenaren kopiarekin batera.

Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta horren berri ematea Udalbatzari egiten den lehenengo bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2009949