208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68/2020 FORU DEKRETUA, irailaren 2koa, Lourdes Alforja Sagone andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lana Aktibatzeko eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 2an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Lourdes Alforja Sagone andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lana Aktibatzeko eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak irailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2010109