208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Dirulaguntzen deialdia, eskola-adineko haurrek kirol jarduerak egin ditzeten 2020-2021 ikasturtean. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/522152).

Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko 2020-2021 ikasturtean kirol jardueretan parte hartzen dutenentzat, baldin Berriobeitin erroldatuta badaude.

Hona hemen dirulaguntzak biltzen ahal dituzten proiektuak:

–Parte hartzea edozein ikastetxek, udalek edo enpresa publikok eta kirol klubek eskainitako kirol jardueretan. Jarduera bakarra eskatzaile bakoitzeko.

–Nahitaezko eskolatzearen adinean daudenek egiten dituzten jarduerak, hots, 6 eta 16 urte bitartekoek (Lehen Hezkuntzako 1. maila - DBHko 4. maila).

–Ikasturte guztirako programatutako jarduerak, gutxienez astean bitan direnak.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira honako hauek:

–Kultur jardueretan parte hartzea. Berriobeitiko Udalak berak antolatzen dituen jarduerak.

–Berriobeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena duten klubek edo fundazioek antolatutako jarduerak, jada laguntza ekonomikoren bat jasotzen baitute Udalaren aldetik.

–Berriobeitiko Udalak jada eskaintzen dituen kirol jardueren antzekoak direnak, edo haren kirol instalazioetan egiten direnak.

Eskaeren aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaerak (Udal plaza 1), jendearentzako ordutegian (9:00 - 14:00). Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: 1.–Eskabidea. 2.–Dirulaguntzaren xede den jarduera ordaindu izanaren frogagiria. 3.–Entitate antolatzaileak egindako ziurtagiria, azaltzen duena ordainketa egin duela eta jardueran hasi dela. Hartan, agertuko dira taldearen kategoria edo parte-_hartzeko adina, eta eskolen edo entrenamenduen ordutegia. 4.–2019ko errenta aitorpena.

Berriobeitin, 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2010001