208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Aparteko kreditua: 1.1630.63300 partida, “Makinak, instalazio teknikoak eta erremintak”, 2.332,20 euroko aparteko kreditua.

2019ko ekitaldiko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen kontura finantzaturik.

Artazun, 2020ko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2010207