208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67/2020 FORU DEKRETUA, irailaren 2koa, Alberto Enrique Pérez Rodríguez jauna Los Arcosko notario izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez (2020ko ekainaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hutsik dauden notariotzak betetzeko deialdia egin zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita zuzendaritza nagusi horren 2020ko uztailaren 15eko Ebazpena ere. Ebazpen horren bidez, hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi zen (2020ko uztailaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Alberto Enrique Pérez Rodríguez jauna Los Arcosko notariotzari atxiki zitzaion.

Bidezkoa da, hortaz, Los Arcosko notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko irailaren bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Alberto Enrique Pérez Rodríguez jauna Los Arcosko notario izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.

Iruñean, 2020ko irailaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2010110