208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Epatzea, 209/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan

Hona hemen Alkatetzaren 778/2020 Ebazpena, 2020ko abuztuaren 27an emana:

Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren ofizio bat jaso da. Bertan jakinarazten denez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (209/2020 prozedura arrunta) aurkeztu du M.ª del Mar de Castro Goñi andreak administrazioaren jarduterik ezaren aurka, 2020ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 6an, Burlatako Udalak, Nafarroako Toki Administrazioaren atalean argitaratu zuen deialdiaren 1. oinarrian akatsa zuzentzeko errekerimenduaren aurrean. Aipatu ofizioaren bidez, dagokion administrazio espedientea bidaltzeko eskatzen da, bai eta epatzeak egiteko ere, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin eta hurrengoekin.

Kontuan harturik batetik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.k) artikuluan xedatutakoa, gaia nire eskumenekoa izanik, eta bestetik Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Interesdun gisa ageri diren guztiak epatzea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren aurrean demandatu gisa pertsonatu daitezen, bederatzi eguneko epean.

2. Espresuki M.ª del Mar de Castro Goñi andrea epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoko 209/2020 prozedura arruntean agertzea eta pertsonatzea demandatu gisa.

Burlatan, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2009951