208. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

87C/2020 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Grupodesa Fasteners SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak (Orkoien eta Elkanoko lantokietakoak) 2020rako berrikusteari buruzko akordioa.

Aztertu da Grupodesa Fasteners SAU enpresaren Orkoiengo eta Elkanoko lantokietarako hitzarmen kolektiboko soldatak 2020an berrikusteari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31101332012017), erregistro honetan 2020ko uztailaren 15ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2020ko urtarrilaren 16an izenpeturik, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoarekin eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 24an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Grupodesa Fasteners SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2020rako berrikuspena Orkoiengo eta Elkanoko lantokietarako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2009841