204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 494. eta 495. lurzatietan. Hasierako onespena

Carcarko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2020ko irailaren 1eko 2020/182 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 5. poligonoko 494. eta 495. lurzatien xehetasun-azterketa, Francisca Amatriain Tresek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Carcarren, 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2009999