202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2020ko 10. eta 11. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2020ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontuko 10. eta 11. aurrekontu-aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

San Adrianen, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2009998