202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 4an, 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aldaketak, zehatz-mehatz.

Aparteko kredituaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 254.000,00 euro.

Guztira: 254.000,00 euro.

Espedientearen finantzaketa:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 254.000,00 euro.

Guztira: 254.000,00 euro.

Irunberrin, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2009927