202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

1/2020 aurrekontu-aldaketa Musika
eta Dantza Eskolako aurrekontuan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Musika eta Dantza eskolako 1/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2009833