2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.
Hasierako onespena 2019ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, plantilla organikoaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.
2020. URTEKO PLANTILLA ORGANIKOA Funtzionarioak |
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | | GRADUA | ANTZIN. | OSAGARRIAK | EUSKARAZ JAKITEA |
Mendizaina | Hutsik | D | OL | 1 | 3 | | DMO: %12 LPO: %15,36 Arrisku bereziko osagarria: %10 | Ahozkoa, berariazko betebeharra |
Administrazio-kontratudunak |
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | | GRADUA | ANTZIN | OSAGARRIAK |
Mendizaina | Jardunean | D | 42. artikulua. | 1 | 3 | 2001-10-16 | DMO: %12 LPO: %15,36 Arrisku bereziko osagarria: %10 |
Oharrak: LPO = Lanpostuko osagarria; DMO = D mailako osagarria; NEZ = Nafarroako Enplegu Zerbitzua. |
DEITURAK ETA IZENA | SARRERA EGUNA | LANPOSTUA | LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK |
Andueza Oscoz, Jesús María | 2001-10-16 | Mendizaina | Administrazio kontratuduna |
LANPOSTUA | EGOERA | MAILA | SARBIDEA | | GRADUA | ANTZIN. | DIRU ESLEIPENA |
Idazkari kontu-hartzailea, idazkari gisa Biltzarra osatzen duten lau herrietako batean | Jardunean | A | | 1 | - | | %37,00 A mailako hasierako soldataren gainean |
Administrari-ofiziala, kudeaketa-esleipenaren kariaz | Jardunean | C | | 1 | - | | %13,74 C mailako hasierako soldataren gainean |
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | LANEAN ARITZEKO BALDINTZAK |
Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira | Idazkari kontu-hartzailea | Enplegurako eskubiderik gabe |
Belarra Belarra, José Antonio | Administrari-ofiziala | Enplegurako eskubiderik gabe |
2020. URTERAKO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
1.–Mendizain lanpostu bat, funtzionarioa.
Erregelamenduzko sarbidea oposizio-lehiaketa izanen da, eta berariazko betebehar gisa eskatuko da euskaraz jakitea, ahozkoan, Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 2000ko abenduaren 11ko Foru Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz; izan ere, lanpostu horretan ariko den langileak administratuekin izan behar duen zuzeneko harremana bereziki garrantzitsua da.
Donezteben, 2020ko urtarrilaren 23an.–Burua, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2001091