20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2020rako aldaketa Etxez etxeko zerbitzuaren Ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzordeak, 2020ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasen aldaketa, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2020ko urtarrilaren 24an.–Mankomunitate Burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2001186