20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 27an hartua, Murietako udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 20ko 538/2019 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 1eko 209/2019 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Murietako udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Murietako udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Honako hauek izendatzea Murietako udalerriko Kudeaketa Batzordeko kide: Yurema Lana González andrea, Francisco Javier Martínez de Morentin Urrutia jauna, David Gómez Irigaray jauna, Felipe Ajona Chasco jauna, Ángel Luis Maeztu Fernández jauna, Roberto Lana Ortigosa jauna eta José Antonio Ramírez Muñoz jauna. Horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Murietako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1916750