20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Aldaketa Udal Planean, Ultzurrungo Kontzejuko 6. poligonoko 56. lurzatian. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ollarango Udal Planeko egiturazko aldaketa Ultzurrungo Kontzejuko 6. poligonoko 56. lurzatian, Carlos Razquin Larrazyozek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ollaranen, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2000356