20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2019ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuaren arabera, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 86.705,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.360,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 62.820,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.275,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 165.160,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 14.240,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 107.051,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 670,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 24.373,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.226,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 6.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 165.160,00 euro.

Legardan, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2000516