20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak:

–Partida 1 3420 6290000: Sarrailak aldatzea udal instalazioetan. Kreditu berezia, 5.000,00 eurokoa.

–Partida 1 9430 76700: Nafarroako Erdialdeko uholdeetarako laguntza. Kreditu berezia, 500,00 eurokoa.

Onetsitako aldaketen zenbatekoa 5.500,00 euroa da, eta kreditu-transferentziaren kargura finantzatuko da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren zenbateko berarekin.

Ziraukin, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2000696