20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Hiri-jarduketarako plan berezia Narbarteko 1. poligonoko 49.
eta 50. lurzatietan. Hasierako onespena

Bertizaranako alkateak, Alkatetzaren 11/12-2019 Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen Narbarteko 1. poligonoko 49. eta 50. lurzatiei buruzko hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespena. Ainhoa Arretxea Lastirik eta Joseba Elizagoyen Arrutik sustatu dute plan hori, eta Gabriel Laborra Erdozain eta Inés Laborra Barrau arkitektoek prestatu dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Bertizaranan, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1916725