20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea, besteak beste, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa honako hauetarako: Udala, Udalaren Musika Eskolaren Patronatua eta Kanpondoa SL sozietate publikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Agoitzen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L1916609