20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Akats zuzenketa, gizarte-hezitzaileak kontratatzeko lan-poltsa bat eratzeko deialdian

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Deialdia 2020ko urtarrilaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta bertan akatsa badela ikusi da. Horrela, onartzeko baldintzen artean eskatzen da izatea egokitze sozialeko goi mailako teknikariaren titulua edo gizarte integrazioko goi mailako teknikariarena edo horien baliokideak. Aldiz, testuaren beste toki batzuetan, akatsa eginik, gizarte-hezitzailearen titulua aipatzen da. Horregatik, deialdiaren testu guztian zuzendu egin behar da profesionalaren izena eta hori da gizarte integratzailea, hain zuzen.

Aditzera ematen da, halaber, deialdiaren 5. oinarrian aipatzen den kalifikazio epaimahaian, beste kideen artean, bigarren epaimahaikidearen ordezko gisa izendatzen dela María Pérez, Tafallako Udaleko gizarte-hezitzaile gisa. Deialdia egin zenean toki entitateak kontratatua zeukan langile hori, baina orain egoera aldatu da eta, beraz, epaimahaiaren osaera aldatzea proposatzen da. Zentzu horretan Erriberriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin harremanetan jarri gara eta zerbitzu horretako gizarte-hezitzaile Laura Alvarez de Eulatek onartu du epaimahaikide izatea.

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordeak egun honetan egin irizpena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea gizarte-hezitzaileak kontratatzeko lan-poltsa bat eratzeko deialdia. Tafallako Udaleko Tokiko gobernu batzarraren 2019ko azaroaren 5eko erabakiaren bidez onetsi zen deialdi hori. Horrela zuzentzen da:

Honela dioen tokian:

“1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da izangaien zerrenda bat eratzea Tafallako Udalaren zerbitzuko gizarte-hezitzaile lanpostuak aldi baterako kontratu bidez betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, entitate horretan sortzen diren beharrei erantzutearren.

1.2. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak ditu lanpostuak, baita enpresaren hitzarmen kolektiboan eta plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere une bakoitzean betetzen den lanpostu zehatzerako.

Deialdiaren kategoriari eta une bakoitzean betetzen den gizarte-hezitzaile lanpostu zehatzari (C maila) dagozkion lanak eta eginkizunak bete beharko dira”.

Esan behar du:

“1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da izangaien zerrenda bat eratzea Tafallako Udalaren zerbitzuko gizarte integratzaile lanpostuak aldi baterako kontratu bidez betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, entitate horretan sortzen diren beharrei erantzutearren.

1.2. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak ditu lanpostuak, baita enpresaren hitzarmen kolektiboan eta plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere une bakoitzean betetzen den lanpostu zehatzerako.

Deialdiaren kategoriari eta une bakoitzean betetzen den gizarte integratzaile lanpostu zehatzari (C maila) dagozkion lanak eta eginkizunak bete beharko dira”.

Horrenbestez, deialdiaren izenburuan eta 6.2 eta 9.7 oinarrietan, bai eta lehen eranskinean ere.

Honela dioen tokian:

“Gizarte-hezitzailea”.

Honelaxe behar du:

“Gizarte integratzailea”.

Bigarrena.–Epaimahaia aldatzea, eta María Pérez bigarren epaimahaikidearen lekuan Erriberriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzaile Laura Alvarez de Eulate paratzea.

Hirugarrena.–Aurrekoaren ondorioz, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berria irekitzea, 15 egun naturalekoa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Tafallan, 2020ko urtarrilaren 22an.–Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2001090